XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña bein eta berriz adierazi du Aita Santuak Elizak artu duen jokabidea gogo bidetik dabillela eta ez gobernu edo politika aldetik, espirituala dela eta ez lurkoia.

II. Juan Paulo Aita Santuak ere gogoko du gai au, sarritan mintzatu bait da ontaz.

Leenik iaz Monte Casino-ra egindako erromesaldian (18 maiatza 1979).

Egun seiñalegarri ortako itzaldian zion gaur gizonak geroz eta geiago batasunaren billa dabiltzela; eta Europa aldeko Errialdeak ere batasun aundiago baten billa.

Eta guk batasun ori lortu nai badugu, Aita Santuaren iritziz, gogo sustraiak sakonagotik ezagutu bear ditugu, baitipat, San Benitoren tradizio eta mezua gogora ekarriz.

Eska dezagun Europa batuago baten billakuntza, beneditar tradizioaren, kristau tradizio katoliku edo orokarraren, gogo oiñarri gaiñean finkatua egin dadilla.

Orrek ez du esan nai, noski, gaur Eliza Erdi Aroko Sacrum mperium edo Kristau Erreinu ura berpiztu asmotan dabillenik, baiña kristautasunak Europari eman dizkion arnasa, izpiritu eta barne lotura kontuan artu bear ditugula bai.

Gaurko Europan, eta aspalditxotik, kristau anaitasun sendo batek bizirik dirau, eta ori indar bateratzaille bat dela ezin ukatu.

Aurten, San Benitoren XV. mendeurrenaren asiera delata, martxoaren 23.an, Aita Santua Nursian, Benitoren jaioterrian, izana da eta or egindako itzaldian gai berbera erabilli eta osotu du berriz.

San Benito bai, Europako Zaindari, ez bakarrik atzoko historiari eta zibilizatze ekintzari begira, baita ere, gaur egungo Europari begira, bere pertsonari dagokion gaurkotasunagatik.

Gaurko Europan lana, ekonomia eta ondasun materialen kontsumismoa dira nagusi.

Benito Santuak, aldiz, lanarekin batean otoitz bidea erakusten digu, Jainkoaren billakuntza beste gauza guztien gaiñetik, bizitzaren goi zentzua eta gogo balioak.

Gaurko Europan bizi gera.

Benito Santuak, pake eta elkartasun eragille izan zenak, erakus dezaigula bere bizitzaz eta otoitzez egiazko pake lana egiten eta elkartasun bide berriak urratzen.

Juan Paulo Aita Santuaren naia eta Eliza osoaren asmoa argi dago: San Benito, Europako Zaindariaren babesean, aurten, eta urtez urte, Europako Erri eta Nazioek batasun bidean eta anaitasunean urrats sendoak eman ditzatela denon onerako.